Nor gara

Espainiako atzerritartasun legediaren arloan espezializatutako zerbitzu juridikoak eskaintzen dituen abokatu bulegoa gara.

Soluzio juridikoak eskaintzen dizkiegu pertsona migratzaileei, nazioarteko ikasleei, atzerriko langileak kontratatu nahi dituzten enpresei, bikoteei zein bestelako norbanakoei.

Gure bulegoa erreferente bihurtu nahi dugu atzerritartasun esparruko aholkularitza juridiko integralean. Hori lortzeko, sektore honetan dugun esperientzia, profesionaltasuna eta ilusioa ditugu oinarrian, eta gure lanak hiru elementu horiek uztartzean datza.

Eraginkortasuna   Esperientzia   Gertutasuna   Konpromezua  

Gure historia

MUGAKIDE hiru pertsonaren arteko ideia partekatu baten emaitza da, urteetan zehar atzerritartasun zuzenbidearen arloan elkarrekin lan egin baitugu.

 

Espainian bizi diren atzerritar askok dituzten erronkak  hurbiletik ezagututa, aurrera pauso bat ematea eta zerbait desberdina sortzea erabaki genuen: gertutasunak ezaugarritzen duen bulego bat, pertsonak erdigunean jartzen dituena.

 

Ez ditugu soilik izapideak egiten. Pertsona bakoitza entzuna, errespetatua eta lagundua sentituko den espazio bat da sortu nahi duguna.

Horrela jaio zen MUGAKIDE:  ‘mugen’ aurrean ‘kide’ izan nahi dugulako. Traben gainetik, zurekin batera bidea egin nahi dugulako.

Lantaldea

ASIER ARRIETA SARRATEA

Abokatua

MAURICIO MARTÍNEZ PÉREZ

Abokatua

MARÍA IGLESIAS
LUJÁN

Psikologoa / Giza baliabideak

Zure bide legalean laguntzarik nahi?

Zalantzarik baduzu edo orientazioa behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pertsonalki aholkatuko zaitugu.

info@mugakide.com

843 74 02 95

+34 634 35 50 68

info@mugakide.com

+34 634 35 50 68

843 74 02 95

Scroll to Top

Zalantzarik duzu? Deitu orain

843 74 02 95

Have questions? Give us a call

843 74 02 95