Zerbitzuak

Egunero izapidetzen ditugun tramiteak

Espainian bizitzen, lan egiten, ikasten edo zure bizitza garatzen laguntzen dizugu, segurtasun juridikoarekin eta arazorik gabe.

Hauek dira eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak. Zurea ez badago, idatzi iezaguzu eta zure kasua aztertuko dugu.

Nazioanaltasuna

Espainiako nazionalitatea lortzeko prozesu osoa kudeatzen dugu. Espedientearen prestakuntzatik hasita, aurkezpena eta jarraipena barne, gu arduratzen gara guztiaz.
+ info

Familia-kideak

Zure egoitza familiako loturagatik eskuratzen edo berritzen laguntzen dizugu, espainiar edo europar herritar baten senide gisa, birbateratzeagatik edo izatezko bikotekide gisa.
+ info

Ikasketak

Espainian ikastera etortzen bazara edo zure egonaldia praktikak edo prestakuntzagatik luzatu nahi baduzu, aholku ematen dizugu eta zure bisa edo baimena bermatuta izapidetzen dugu.
+ info

Lana

Espainian bizi eta modu legalean lan egiteko baimenak izapidetzen ditugu, bai norberaren kontura bai besteren kontura, eta atzerriko langileak kontratatzen dituzten enpresei ere laguntzen diegu.
+ info

Espainiako Nazionalitatea

Espainiako nazionalitatea eskuratzea urrats garrantzitsua da, askotan konplexua ere bai. Zure baldintzak betetzen dituzun aztertzen dugu, dokumentazio osoa prestatzen dugu, zure eskaera aurkezten dugu eta espedientearen jarraipena egiten dugu. Halaber, laguntza eskaintzen dizugu ukazio baten aurrean edo  Erregistro Zibileko zinarekin zein inskripzioarekin arazoak badituzu.

Honen baitan egiten ditugunak:

  • Egoitzagatiko nazionalitatea

  • Jatorriagatiko nazionalitatea

  • Aukeragatiko nazionalitatea (por opción)

  • Izatezko nazionalitatea (posesión de estado)

  • Naturaltasun gutun bidezko nazionalitatea

  • Memoria Demokratikoaren Legearen bidezko nazionalitatea

  • Sefarditar jatorriko ondorengoentzako nazionalitatea

  • Izapidetzen ari diren espedienteen berrikuspena eta zuzenketa

  • Nazionalitate-ukapenaren aurkako errekurtsoa

Senideentzako erresidentzia baimenak

Familia-loturaren bidezko egoitzak aukera ematen du Espainian legez bizitzeko zure senideekin batera. Baimena eskatzen ari den espainiar edo europar herritar baten senidea bazara edo zure seme-alabak, bikotekidea edo gurasoak atzerritik ekarri nahi badituzu lagundu ahal zaitugu. Era berean, berritzeak eta baimen- aldaketak kudeatzen ditugu, eta dokumentazio, epe edo familia-unitateko aldaketei buruzko edozein zalantza argituko dizugu.

Hauen baitan egiten ditugunak:

  • Familia-birbateratzeagatiko egoitza (familia-reagrupazioak)

  • Espainian jaiotako zein atzerrian jaiotako adingabeen erresidentzia baimenak

  • Bikote egonkorraren bidezko egoitza baimenak

  • Ezkontzaren bidezko egoitza baimenak

  • Europar Batasuneko herritarren senideentzako baimenak

  • Familia-errotzeagatiko baimenak

  • Kualifikazio handiko profesionalen senideentzako erresidentzia baimenak

Ikasketak eta praktikak Espainian

Espainia nazioarteko ikasleek gehien bilatzen duten helmugaetako bat da. Ikastera, praktikak egitera edo prestakuntza jakin bat egitera bazatoz, bisatua edo egonaldi-baimena beharko duzu. MUGAKIDE-n horiek lortzen, egonaldia berritzen edo zure egoera aldatzen bada baimena aldatzen laguntzen dizugu (adibidez, ikasketen ondoren lan egiteko).

Hauen baitan egiten ditugunak:

  • Ikasketengatiko egonaldi-baimena

  • Ikasketengatiko egonaldi-luzapenak

  • Ikerlarientzako baimenak

  • Ikasketengatiko egonaldia egoitza eta lan baimen bihurtzea

  • Ikasleentzako lan-baimenak

  • Ikasleentzako lan-baimenen berritzea eta aldatzea

  • Ordaindutako lan-praktiketarako baimenak

  • Ikasleentzako enplegua bilatzeko bisatuak

Lan-baimenak Espainian

Espainian legez bizitzeko eta lan egiteko baimen egokia behar da, bai lan-eskaintza batekin etortzen bazara, bai autonomo moduan jardun nahi baduzu. MUGAKIDE-n soldatapeko langileentzako zein autonomoentzako lan-baimenak izapidetzen ditugu, baita lan-baimenen aldaketak, berritzeak eta salbuespenezko egoerengatiko eskaerak ere. Atzerriko langileak kontratatu nahi dituzten enpresei ere laguntza juridikoa ematen diegu prozesu osoan zehar. Gure helburua argia da: lan egin ahal izan dezazun, oztoporik gabe.

Honen baitan egiten ditugunak:

  • Errotze soziolaboralagatiko erresidentzia

  • Errotze sozioformatiboagatiko erresidentzia

  • Errotze sozialagatiko erresidentzia

  • Norberaren konturako lan-baimenak (autonomoak)

  • Besteren konturako lan-baimenak (soldatapeko langileak)

  • Kualifikazio handiko profesionalentzako lan-baimenak

  • Urrutitik lan egiten duten langileentzako baimenak

  • Jatorrizko herrialdean langileak kontratatzeko prozedura

  • Egoitza-baimenen berritzeak

  • Salbuespenezko egoitzen luzapenak

  • Iraupen luzeko erresidentzia

  • Iraupen luzeko erresidentzia (Europar Batasunerako)

Zure bide legalean laguntzarik nahi?

Zalantzarik baduzu edo orientazioa behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pertsonalki aholkatuko zaitugu.

info@mugakide.com

843 74 02 95

+34 634 35 50 68

info@mugakide.com

+34 634 35 50 68

843 74 02 95

Scroll to Top

Zalantzarik duzu? Deitu orain

843 74 02 95

Have questions? Give us a call

843 74 02 95